- Gipuzkoan zehar antolatu diren Ondarearen Europako Jardunaldietan Zarauzko herriak parte hartuko du. Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak sustatzen dute ekimen hau eta Euskadin, hiru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituzte jardunaldi hauek.

Guztira, bi jarduera antolatu dira horren baitan Zarauzko herrian: Photomuseum Argazki eta Zinema museoaren eta Zarauzko Udalaren bitartez Sanz Enean ikusgai dagoen Foto Xanti Bilduma erakusketa eta datorren asteartean, urriak 6, ZarautzOnelkartearekin elkarlanean izango den hitzaldia.

Angel Uranga margolari eta ikertzaile zarauztarra izango da hizlaria eta “pintura modernoaren aitzindari den Picassoren lanaren azterketa estetikoa” egingo du. Zehazki, Les Demoiselles d’Avignon obra hartuko du abiapuntu eta “lan horren atzean dagoen guztia” azalduko du. Gai hau izan zuen aztergai bere tesian eta prozesu horretan sortu zituen pinturetako batzuk ere herritarren eskura jarriko ditu.

Hitzordua gaztelaniaz emango du eta Modelo aretoan izango da arratsaldeko 19.30ean hasita. Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua izango du aretoak. Hain zuzen, Modeloko aforoa %50ean egongo da, eserlekuak bat bai bat ez eseriko da jendea. Eta segurtasun eta higiene protokolo guztiak betetzeko prestatua dago. Beharrezkoa izango da hi-tzaldira joateko musukoa eramatea eta zentzuz jokatzeko deia egin du ZarautzOn elkarteak.