- Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoa duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Ipuin lehiaketaren 33. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.

Lehiaketa honetara aurkeztutako idazlanek baldintza batzuk bete beharko dituzte: euskaraz idatziak, originalak eta aurrez argitaratu gabeak izan behar dute.

Lanak ondorengo helbidera bidali beharko dira, Julene Azpeitia 33. ipuin lehiaketarako dela adierazita: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen plaza 1, 20750 Zumaia. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen datuak jarri beharko dira.

Posta elektronikoz parte har-tzeko aukera ere badago. Kasu honetan, euskara@zumaia.eus helbidera bidali beharko dira.

Sariei dagokienez, hiru emango dira: lehen saria: 3.000 €; Bigarren saria: 1.500 €; Zumaiako onenaren saria: 1.000 €.