- Kontxako bigarren estropada jokatuko den honetan, Orioko Udalak eta Arraun Elkarteak ohar bat kaleratu dute herritarrei “zentzuz eta arduraz” jokatzeko eskatzen: “Egun seinalatua izaten da Orioko arraunzaleontzat. Egutegian markatuta izaten dutena. Aurten, ordea, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, ezin izango dugu egun berezi hori nahi genukeen bezala ospatu”, dio komunikatu horrek.

Bertan azaldu dutenez, “jende pilaketak ekiditeko eta segurtasun-neurri guztiak betetzeko”, ez da inolako ekitaldirik antolatuko gaurko egunean.