- Literaturia jaialdiak badu data berria. Irailaren 25etik 27ra artean egingo da Zarautzen. Hitza da giltza lelopean, hainbat nobedadeekin aurkeztu zuten atzo Itziar Iruretagoiena eta Yoseba Peña antolatzaileek, eta Irune Urbieta Kultura zinegotziak. Musika plazatik Lege Zaharren enparantzara mugitu dute ohiko liburu azoka, eta, bertan, lehen aldiz karpa bat jarriko da, azoka bertan egiteko. Gainera, aurten Ahotsenea sortzaileen gunea ere izango du jaialdiak.

Lege Zaharren enparantzaz gain, hainbat ekitaldi Modelo Aretoan egingo dituzte. Aurtengo omenduak, berriz, Leire Bilbao idazlea eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (Eizie) izango dira.

Hala, hiru egunetan zehar Zarautz euskal letren plaza bilakatuko da eta hainbat artista ezagunek hartuko dute parte. Horien artean dira Miren Amuriza, Antton Olariaga, Ruper Ordorika, Mariano Hurtado, Nerea Ariznabarreta, Katixa Agirre, Idoia Santamaria, Beñat Sarasola, Isabel Etxeberria eta Maite Larburu, besteak beste.

Jaialdi osoan zehar segurtasun eta osasun neurri guztiak beteko dira, bai ekitaldietan bai azokan.