- Udako oporraldia dela eta, Urola Erdiko Mankomunitateak aldaketak egokituko ditu datorren hilabetean Azkoitia eta Azpeitiko garbiguneen ordutegietan.

Hala, Azpeitiko Lapatxen kokatuta dagoen garbigunea astegunetan bakarrik egongo da irekita abuztuaren 3tik 31ra bitartean; 8.00etatik 13.00etara, hain zuzen ere.

Era berean, Azkoitiko garbigunea goizez soilik zabalduko dute abuztuaren 3tik 31ra bitartean.

Hori bai, egun horietan Azkoitiko ekipamendua 9.00etatik 14.00etara irekiko da astelehenetik ostiralera eta 10.00etatik 13.00etara larunbatetan.