- Koronabirus kasu berriek ostalaritza, batez ere gauekoa, begira-puntuan jarri dute, eta jada neurri berriak hartu dira egun hauetan. Gauzak horrela, Zestoako Udalak erabaki du uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean tabernak goizago ixtea, gehienez 1.00etan. Azaldu dutenez, egun horietan Azpeitiko jaiak dira eta bertan pilaketak sahiesteko neurriak hartu ditu Udalak tabernen itxiera ordutegia murriztuz. Erabaki horrek zuzen-zuzenean Zestoari eragin diezaiolakeela uste dute eta, beraz, Zestoan ere neurriak har-tzea hitzartu dute. Herriko ostalariek izan duten prestutasuna eskertu nahi izan du Udalak.