- Egan taldeak 50. urteurreneko kontzertua emango du Aiako probalekuan. Datorren asteazkenean igoko dira oholtza gainera. Saioa 22.00etan hasiko da eta azaldu dutenez, ETBk Oholtzan saiorako grabatuko du emanaldia. Doan dira sarrerak, eta Aiako Udalera deituta (943 131 144) edo harrera@aia.eus helbide elektronikora idatzita eskatu ahalko dira. Aforoa mugatua izango da.