- Zarauzko Udalak antolatuta, ostiral honetan bisita gidatua izango da Zingira basora. Jarduera honetan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea Turismo bulegoan. 943 8309 90 telefono zenbakira ere deitu daiteke horretarako. Euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dute doako hitzordua.