- Zumaiako Udalak inguruetako herrietan gertatzen ari dena ikusita, arriskua “gertu” ikusten dutela azaldu du. Hori dela eta, Udaleko hiru alderdiek (EH Bildu, PNV-EAJ eta PSE-EE) Zumaiako herritarren erantzukizuna eskatu dute publiko egin duten bando baten bitartez.

Bertan adierazten dutenez, ospakizunek edota pertsonen kontzentrazioek COVID-19a transmititzeko arriskua dakarte, eta “herritar guztion erantzukizuna da arrisku hori saihestea”.

Bide beretik, jende pilaketak izaten diren lekuak sahiesteko deialdia egin dute. “Hala nola Arranpla, Ondartxo plazako eskilarak, Upela plaza edo beste antzeko edozein”.

Bide batez hitzordu hau aprobetxatu zuten adierazteko uda honetan ez dela Zumaian jairik ospatuko; ez Gala Eguna, ez Euskal Jaia, ez Koadrila eguna eta ezta Olarro Eguna ere. “Herritarrei eta gizarte-eragileei eskatzen diegu jairik edo ekitaldirik ez antolatzea eta ez ospa-tzea”.

Azkenik Osasun Saileko azken neurriak gogoratu zituzten: maskara eta distantzia soziala.