- Zarauzko Udalak kon-tzientziazio kanpaina bat jarri du abian etorkizunean COVID-19 kutsatzeak saihesteko. Zurekin elkartearekin partekatutako kezka da hau, izan ere, euren jardueragatik herritarren jarreraren lekuko zuzenak dira. Hala, Udaletik jakinarazi dutenez, gutun bat bidaliko zaie ostalari guztiei bete behar dituzten arauak gogorarazteko, baita kartel bat ere, herritarrek bete behar dituzten arau guztiak zehazten dituena.

“Ostalaritza sektoreak eta herritarrek orokorrean, oraindik arreta mantendu behar dute COVID-19a saihesteko neurriak hartzeari dagokionez. Une latzak igaro ditugu pandemia honetan eta birus honi aurre egiteko modu bakarra, oraingoz, higiene arauak eta distan-tzia soziala errespetatzea da “, azaldu zuen Iban San Martin Herri Segurtasuneko zinegotziak.

Zentzu honetan gogorazi nahi izan dute, gutxienez 1,5 metroko tartea utzi behar dela pertsonen artean, eta, distantzia hori manten-tzea ezinezkoa denean, derrigorrezkoa dela maskara.