Udarako egitarau berezia antolatu dute Iturraranen

Burdinola eta errotak, Erlauntza eta orientazio jolas baten bidez naturaz gozatzeko aukera dago

29.06.2020 | 00:41

aia – Bisita gidatuak, ibilaldi gidatuak, orientazio jolasak eta beste hainbat jarduera berezi egiteko aukera izango da uztaileko astebukaera guztietan, Aiako Iturraran parketxean. Hala, naturaz gozatuz, Agorregiko burdinola eta errotak ezagutzeko aukera izango da larunbat eta igandeetan. Larunbatero, berriz, Galdutako erlearen bila orientazio jolasa egingo dute. Erlauntza bat ere irekiko dute jendeak aurrez aurre ikusi dezan, igandeeetan. Informazio gehiago behar izanez gero, 943 835 389 zenbakira deitu daiteke, edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi.