- COVID-19 gaitzaren ondorioz sortutako krisi-egoerari erantzuteko, azken asteetan Udal Elkarteak hainbat moldaketa egin ditu Hondakin Bilketa Zerbitzuan. Orain arte, eskualdeko garbigune-zerbitzuak irekiera mugatua izan dute, orain, ordea, herritar guztientzat zabaldu dira. Zerbitzu hau erabiltzeko, beharrezkoa da aurrez hitzordua hartzea 679 72 33 99 telefono zenbakira deituta.