- Barrutik ekimenaren baitan, Zumaiako Udaleko Euskara zerbitzuak ipuin, olerki eta bertsoak jaso dituzte eta aurkeztutako lanekin bilduma osatu dute. Hala, irakurgai daude jada pieza guztiak webgunean. Parte-hartzaileen artean, bestalde, bi sari zozkatu dituzte: Maren Iruretagoiena eta Goiz Eder Iturainentzat izan dira.