ueltan da Orioko asteroko azoka. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak apirilaren 14an eman bazuen ere horretarako aukera, Orioko Udalak gaur arte itxaron nahi izan du. Hala, ekintza hau egitera batzen den Urola Kostako azken herria izango da Orio; Zumaiak duela hiru aste jarri zuen martxan Ondartxo eta Amaia plazetan; Getarian, herriko frontoian ostiralero ospatzen den feriak ez du etenaldirik jasan, ezta Zarauzko Merkatu plazak ere.

Bitarte honetan, Orioko Udala segurtasun neurri guztiak bete-tzeko ahaleginetan ibili da. Gauzak horrela, mapa bat irudikatu dute eta bertan ikusi daitekeenez, azokak sarrera-puntu bat eta irteera-puntu bat izango ditu. Bezeroek hesiz markatutako ibilbide bati segituz bisitatu beharko dituzte postuak.

Lekua eta ordutegiari dagokionez, ikastola aurreko zabalgunean egingo da, goizeko 8.30etik 14.00etara bitartean.

Orioko Udalak erabakita, bestalde, herritarrek eta saltzaileek nahitaez eraman beharko dute maskara.

Azokara sartu aurretik eta atera-tzerakoan, eskuak garbitzeko xaboi-banagailuak jarriko dituzte eta hori erabili beharko dute bertara gerturatzen diren bizilagunek desinfektatzeko.

Bete beharreko ezinbesteko beste neurri bat distantziarena izango da. Ezohiko egoera honek baldin-tzatzen duenez, elkarren artean bi metroko tartea utzi beharko da. Eta noski, barruan banaka egin beharko dira erosketa guztiak. Ildo beretik, saltzaile bat, bezero bat araua aplikatuko da uneoro. Gainontzeko bezeroek txandaren zain egon beharko dute, hesiaren bestaldean.

Deskonfinamenduko lehen fasean hartutako erabakia izan da azokarena. Beste hainbat neurri ere hartu ditu Udalak garai honetan; erloju horiarena kasu. Aste honetan jarri dute indarrean aparkaldi mugatuko ordutegia. Beraz, nahitaezkoa da berriro erloju horia erabiltzea aparkaldi mugatuko eremuetan ordubetez aparkatu ahal izateko.

Udari begira, berriz, udal-kanpina prestatzen ari dira ahal den bezain azkar ateak ireki ahal izateko. Ahalik eta afororik handienarekin zabalduko da, hori bai, garbiketak areagotu beharko ditu zerbitzu guztietan.

Txu-txu trena izaten da Oriok ekainetik aurrera eskaintzen duen beste zerbitzuetako bat. Segurtasun-baldintzak betetzeko zailtasunak tarteko, aurtengoan ez da ibiliko herriko kaleetatik.