- Solasaldiak Koronabirus garaian egitasmoaren bigarren ekitaldia antolatu dute ZarautzOn elkarteko kideek gaurko. Osasuna eta Komunitatea, gainera datorkiguna! izenburupean, osasun publikoan eta osasunaren sustapenean aditua den Celina Pereda medikuak eta Fernando Fantova gizarte-politikako erakundeen eta gobernuen aholkulariak hartuko dute parte.

"COVID-19ak eragindako pandemia egundoko erronka bilakatu da gure ulermen eta erreakzio gaitasunentzat. Gure emozioetan eragin du, bai banakakoetan baita kolektiboetan ere. Horrek etorkizunean gure jokabide indibidualak eta sozialak baldintzatuko ditu. Egun batetik bestera gertatutako aldaketak harriduraz ari gara jaso-tzen, eta kosta egiten zaigu aldaketa hauek identifikatzea", diote elkarteko kideek.

Hala, solasaldi honetan parte hartzen duen herritarrak, pandemia honen ikuspegitik abiatuta, "kontzientzia sortzen" lagunduko dio. Komunitate batean ezarri beharreko osasun publiko zein gizarte-zerbitzu eredu batekiko "ikuspegi aurrerakoia" aurkeztuko dute bertan. Jarraitzaileek zuzenean parte hartzeko aukera ere izango dute.

Elkarteak sarean dituen Nirestream (https://zarautzon.nirestream.com) eta YouTubeko kanaletan (https://www.youtube.com/zarautzon) izango da ikusgai saioa. Gaur, arratsaldeko 18.30ean emango diote hasiera hi-tzorduari eta 20.00ak arte luzatuko da, gutxi gorabehera.