- Koronabirusari modu eraginkorragoan aurre egiteko hartzen ari diren neurrien artean, Zarauzko Udalak indarkeria matxistaren aurka borrokatzen jarraitzen du.

Hala, Udalak bultzatutako ErasoStop aplikazioak martxan jarraitzen duela gogorarazi nahi dute. Aplikazioa doakoa da eta helburua, emakume batek bere etxean indarkeria jasaten badu, laguntza modu errez, azkar eta seguru batean eskatzea da, batik bat.

Emakumeren batek eraso matxista jasaten badu etxean, bere mugikorrean ErasoStop aplikazioa ireki eta bertan dauden bi botoietako bat sakatu besterik ez du. Kasu honetan, Eraso bat jasaten ari naiz botoia. Udaltzainek, geolokalizazioaren bidez, emakumea non dagoen jakingo dute eta bertaratu egingo dira.

Aplikazioa arduraz erabili behar dela gogorarazi dute Zarauzko Udaletik.