- Getariako Udalak igogailu mekanikoaren erabilera ordutegia murriztu du. Hala, atzotik ondorengo ordutegia du: astelehenetik ostiralera 7.00etatik 20.00etara; larunbatetan 7.00etatik 14.00etara eta igandetan, berriz, geldirik izango da egun guztian zehar.

Horrez gain, Udala herriko zenbait gune maiztasunez desinfektatzen hasi da jada eta hau ere egunean bi aldiz garbituko duela jakinarazi du. Dena den, arriskuak ekiditeko, ahalik eta gutxien erabiltzea gomendatu dute.

Erabiltzen den kasuetan, segurtasun neurriak jarraitzea aholkatzen da. Zentzu honetan, Udaletik honako irizpideak ezarri dituzte bete daitezen: ahal den guztietan bakarrik igo; zuzenean eskuekin botoiak ez sakatu (eskularruak erabiltzen badira hobe); eskaileretako guneren bat ukitzen bada eta etxera iristerakoan garbitu, besteak beste.