Aita Mari herri eskolako lurrak kutsadura izan dezake

Emaitza zehatzak jaso bitartean, Zumaiako eremu hau itxita izango dela iragarri du Udalak

12.02.2020 | 06:27
Kutsatua egon daitekeen eremua.

zumaia - Zumaiako Udalak atzo ohar baten bidez jakinarazi zuenez, "Aita Mari herri eskolako lurrak kutsadura izan dezake". Lurra altxatzerakoan jabetu dira arriskuaz eta fundiziozkoa dela uste duten arren, badaezpada ere obrak eten dituzte behin-behinean.

Zumaiako Udalak adierazi bezala, lanak ikastetxe eremuan egiten ari direla kontutan hartuta, Udalak "zuhurtziaz" jokatuko du. Hala, dagoeneko aurkitutakoaren berri eman die IHOBEri (Ihobe Sozietate Publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikia) eta Eusko Jaurlari-tzari.

Legeak halako egoeratan eska-tzen duen bezala, lurzoruak ikertu eta berreskuratzeko erakunde baimendu batek lurraren laginak hartu zituen lehengo astean eta aztertzera eraman ditu dagoeneko.

Oraingoz, ez dago zehatz jakiterik zenbateko etenaldia izango duten obrek, baina emaitzak jaso bitartean, geldirik izango dira segurtasuna bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzain zein Zumaiako Udalak konpromisoa hartu dute ahalik eta denborarik laburren arazoa konpondu dadin. - A.Z.