Udaleko webgune eraberrituak zerbitzu gehiago eskainiko ditu

Zarauztar orok erregistroak, eskaerak, ordainketak, erreklamazioak... Internetez egin ahalko ditu

09.02.2020 | 06:28
Jesus Arana zinegotzia, webgune berriaren aurkezpenean.

zarautz - Pasa den aste honetanZarauzko Udalak webgune berria aurkeztu zuen. Azken 20 urteetan aldaketarik egin gabe zegoen plataforma eta Jesus Arana alkateordeak aurkezpenean azaldu bezala, berrikuntza "beharrezkoa zen, zaharkitua baitzegoen".

Herritarrei zerbitzu berriak eskain-tzeko asmoz jarri dute martxan eta udaleko departamentu guztiak elkarlanean eratu dutela zehaztu zuen zinegotziak.

Plataforma berria, besteak beste, pantaila desberdinetan egoki ikusteko aukerarekin egin dute eta helburua, "zerbitzu eraginkorra ematea da".

Hau guztia kontuan hartuta, web- orri "grafikoa" diseinatu dute: agenda, albisteak, tramiteak, udalarekin zuzenean harremanetan jartzeko esteka... ditu. Menuaren azpialdean dagoen lerro urdinean, Zarauzko Udalak herritarrei helarazi nahi dizkien mezu garrantzitsuak (abisu gorria edo laranja, larrialdiak...) azalduko dira.

Zerbitzu guztietatik, Jesus Aranak tramiteak online egiteko aukera azpimarratu nahi izan zuen. Honen bidez, herritar orok erregistroak, eskaerak, ordainketak, erreklamazioak... egin ahal izango ditu.

Hau erabili ahal izateko, identifikazio bat bermatu beharko da.Webguneak plataforma ezberdinetako ziurtagiriak onartzen dituen arren, udalak BakQ ziurtagiri digitala sortzea gomendatu zuen. Zarauzko Gaztelekuan eta osasun zentroan eskuratu daiteke eta beharrezkoa izango da, nortasun agiria aurkeztea. Pasahitz bat emango zaio erabiltzaile bakoi-tzari eta honekin, edozein euskal erakundetan izapideak egiteko aukera izango du.

sarrerak 'online' eta QR bidez Modelo aretoko zinemarako sarrerak Interneten bidez erosi daitezke, udalaren webgune bidez.

Prozesua ondorengoa da: sarrera erosi ostean, email bat iristen da mugikorrera lokalizadore batekin. Zinemara sartu aurretik, Modeloko leihatilatik pasatu behar da eta bertan inprimitu egiten dira sarrerak.

Laster, Modelo Aretoko sarreran QR kode irakurgailu bat jarriko da eta zuzenean mugikorrera iritsiko den QR kode horrekin edo etxean sarrerak inprimitu ondoren, zinemara sar-tzeko aukera egongo da.