'Dantza' filmeko 35 jantzi inguru Sanz enean ikusgai

08.02.2020 | 11:11
Udal ordezkariak Koldobika Jauregirekin batera, erakusketako irekiera ekitaldian.

zarautz -  Telmo Esnal zuzendari zarauztarraren Dantza filmerako Koldobika Jauregi artistak eginiko diziplina artiskoko sorkuntza lanak ikusi daitezke Zarauzko Sanz enea kultur etxean. Besteak beste pelikulako jantziak, bitxiak, argazkigintza, zinemagin-tza... lantzen dira bertan.

"Zarautzen bukatu genuen Dantza filma grabatzen. Modelo aretoa ere gure lanarekin inauguratu genuen eta orain, urteko erakusketa sorta irekitzeko aukera izatea paregabea da", zehaztu zuen erakusketako irekiera ekitaldian, Koldobika Jauregik.

Lehen aldia da filmean erabilitako jantziekin erakusketa bat egiten dutena. Gabirian piezetako bat izan zen ikusgai, baina dimentsio honetakoa, Zarauzkoa izan da aurrena. Film guztian zehar ikusi daitezken 35 jantzi inguru daude Sanz enean eta ani-tzak dira era berean, ikusi daitezken elementuak.

Denak ezin izan dituzte erakutsi, espazioa mugatua baita, hala "aukeraketa bat egin behar izan dugu": "Nahiz eta material onekin egindako piezak izan, jantzi asko erabilerarekin guztiz hondatuta geratu dira, asko gainera bost urte baino gehiago doaz gordeta kaxatan, beraz horrek ere mugatu egin gaitu aukeraketan", azaldu zuen artista alkizarrak.

Bitxikeria bezala, koba barruko eszenako pieza guztiak desagertuak daudela adierazi zuen. Beraz, "ezin izango ditugu horiek erakutsi".

Filma oso azkar pasatzen zela zioen Jauregik eta horregatik, zenbait xehetasun ez direla ikusten; "Erakusketa honi esker detaile txikienak ere balorean jartzeko balio du". Filma oraindik ikusi ez dutenentzat ere erakargarria izan liteke bere ustez, "jakin-mina piztu baitezake".

Bertaratzen denak, gainera, arropen esanahia kontatzen duen dokumental bat ikusteko aukera izango du. Erakusketa, martxoaren 29ra arte egongo da zabalik, 18.00etatik 21.00etara.