Zarautz - Zarauzko San Silvestre lasterketa egiteko izena eman daiteke jada. Antoniano Kirol Elkarteak antolatu du beste urte batez eta azaldu dutenez, Helmuga Kirolak dendan egin daiteke izen-ematea, bost euro ordainduta. Egunean bertan ere izango da horretarako aukera baina kasu honetan, zazpi euro balioko du. Ibilbide orokorrak lau kilometro izango ditu beste urteetan bezala. 18.00etan abiatuko dira Musika plazatik, eta toki berean helmugaratuko dira. -A.Z.