- Amaia Aierbe eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistek elikadurari buruzko hitzaldia egingo dute gaur Urretxun. Hitzaldiaren izenburua Elikaduraren zazpi pilareak da eta Bertatik Bertara egitasmoaren babesa du. Ekitaldia Aizpurunea kultur etxean egingo dute, 18.00etan. Solasaldia euskaraz izango da. Legazpin eta Zumarragan ere egingo dute. Legazpikoa euskaraz eta gaztelaniaz izango da, maiatzaren 26an 18.00etan kultur etxean. Zumarragakoa gazteleraz izango da, ekainaren 9an 18.00etan Zelai Arizti kultur etxean.