- Urretxuko Udalak sei pertsona kontratatuko ditu uda honetan Pagoeta igerilekuan lan egiteko:?hiru sorosle eta harreraz, sarreraz eta arropa gordetegiaz arduratuko diren hiru lagun. Lan kontratuek ekainaren 17tik irailaren 4ra bitarteko iraupena izango dute. Ekainaren 20a baino lehen eman behar da izena, udaletxean. Deialdia eta eskaera orria urretxu.eus webgunean daude.