Areto futbol taldeak Hirugarren Mailara igotzeko jokatuko du

03.05.2022 | 08:43

urretxu – Goierri kirol elkartearen areto futbol saileko gizonezkoen lehen taldeak Hirugarren Mailara igotzeko jokatu zuen larunbatean, Aretxabaletan. Berdinketa behar zuen eta ez zuen helburua lortu. Larunbat honetan bigarren aukera izango du, etxean gainera. 16.00etan jokatuko du, Aldiri kiroldegian, Usansoloren aurka. Berdintzen badu, Hirugarren Mailara igoko da.

noticias de noticiasdegipuzkoa