- Goierri kirol elkartearen areto futbol saileko gizonezkoen lehen taldeak Hirugarren Mailara igotzeko jokatuko du larunbatean, 17.00etan, Aretxabaletako kiroldegian. Goierri Euskal Liga jokatzen ari da. Puntu bakarra behar du Hirugarren Mailara igotzeko eta bi partida falta dira denboraldia amai-tzeko. Goierri sailkapeneko bigarren postuan dago, Leioa Ibaraki liderrarengandik bost puntura. Hirugarren sailkatuari, Basauriko Soloarteri, bost puntuko aldea ateratzen dio. Gainera, goal average-a alde du. Hori dela eta, falta diren bi partidetan puntu bakarra ateratzearekin nahikoa du bigarren postuan sailkatzeko eta, horrenbestez, Hirugarren Mailara igotzeko.