- Larunbatean, 11.00etan, Biziola egitasmoa aurkeztuko dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Biziolaren helburua eskualde burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago bat eraikitzea da. Larunbatean, Biziola zer den eta zertarako sortu duten azalduko dute, bazkidetza kanpainaren berri emango dute eta zalantzak argituko dituzte. Amaieran mokadu bat egingo dute.