Ezkio: Inauteriak dantzan ospatuko dituzte Igartubeiti baserrian

17.02.2022 | 00:16

ezkio – 6-12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako tailerra antolatu dute Ezkioko Igartubeiti baserrian. Bertako lehengaiekin (makilekin eta sagarrekin) dantzak sortuko dituzte, inauteriak, negutik udaberrirako aldaketa, ospatzeko. Tailerra Oihane Vicentek eta Uxue Kerejetak gidatuko dute. Larunbatean izango da, 16.30etik 18.30era. Parte hartu nahi dutenek 618 004 131 edo 943 722 978 edo zenbakira deitu behar dute

noticias de noticiasdegipuzkoa