- Alatzne Mateos urretxuara Tele 5 telebista kateko Secret story lehiaketan parte hartzen ari da. 44 urte ditu eta larrialdietako teknikaria da. Saio honetako lehiakideak etxe batean entzerratuta daude. Bakoitzak sekretu bat du eta besteen sekretuak zeintzuk diren deskubritzen saiatu behar dira. Bestalde, ikusleek gustuko ez dituzten lehiakideak etxera bidaltzen dituzte.