Legazpi: Euskal Inertzia Kopa prestatzen ari dira

Legazpiko Maldan Behera inertzia kirolen elkarteak hartu du antolaketaren ardura

09.01.2022 | 00:39
Julen Agirreburualde, Maldan Behera elkarteko kidea. Argazkia: N.G.

legazpi – Maldan Behera inertzia kirolen elkartea normaltasunera itzultzen ari da, pixkanaka. Pare bat lasterketa antolatzea lortu dute eta horrek pandemia heldu zenean esku artean zuten proiektuari berriro ekiteko indarra eman die: Euskal Inertzia Kopa.

Euskal Inertzia Kopa Euskal Herri osoko goitibera lasterketak batuko dituen lehiaketa berria izango da. Euskal Ligaren alternatiba hobetua izango da. Kopa berri honen kudeaketaren buru Maldan Behera inertzia kirolen elkartea dagoen arren, gainon-tzeko elkarte eta antolatzaileekin batera eramango dute aurrera.

Beraien helburua edonori ateak irekitzea da, eta antolatzaile zein parte hartzaile berriei topa ditzaketen oztopoak leuntzea. Horretarako, mota ezberdinetako goitiberak eta aseguruak onartuko dira. Hori bai, beti ere segurtasun baldintza minimo batzuk betez, goitibera lasterketak gaur egun oso disziplina seguruak direla aldarrikatu nahi dute eta.

Lasterketei dagokionez, dagoeneko bederatzi proba dituzte hi-tzartuta eta beste horrenbesterekin harremanetan daude. Lasterketa handiek zein herri mailako jaitsiera xumeenek izango dute tokia.

Kopa berri bat martxan jartzea garestia da. Hori dela eta, Euskal Inertzia Koparen antolakuntza ba-tzordeak crowdfunding bat jarri du martxan www.apontoque.com gunean. Bertan, laguntzeko aukera ezberdinak daude: zaleentzako, pilotuentzako edota babesle izan nahi dutenentzat.

Crowdfunding honen bidez lor-tzen diren irabaziak Koparen gastuei aurre egiteko erabiliko dira: webgunearen mantentzea, dortsalak, desplazamenduak, sariak, marketina...

Crowdfundingak urtarrilaren 14a arte iraungo du eta Euskal Iner-tzia Koparen lehen lasterketak udaberrian izango dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa