- Bihar futbol txapelketa bat jokatuko da Zumarragako Argixao estadioan, Urola futbol taldearen 50. urteurreneko ospakizunen barne. Txapelketa kadete mailako mutilek jokatuko dute: Gipuzkoako eta Arabako selekzioek eta Urolaren Ohorezko Mailako taldeak. Urolak Nafarroako selekzioaren ordez jokatuko du. Nafarrak ezin dira etorri, covidaren inguruko arauak direla eta.

Lehen partida Gipuzkoak eta Arabak jokatuko dute, 11.00etan. Bigarren partida Arabako selekzioak eta Urolak jokatuko dute, 12.00etan. Azkeneko partida Gipuzkoako selekzioak eta Urolak jokatuko dute, 13.00etan.

Txapelketa hau Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatu du, Urola Kirol Elkartearen kolaborazioarekin. Urolak, urretxuarrak eta zumarragarrak bihar Argixaora igotzera animatu ditu.