- GI-631 errepideko obran leherketak egiten ari dira, errepidea zabaldu ahal izateko. Leherketek trafikoan eragiten dute, errepidea itxi beharra baitago. Leherketa gehienek 20 minutuko mozketak eragin dituzte, baina batzuk luzeagoak dira. Gaur egingo denak sei orduko mozketa eragingo du: errepidea Aizpurutxon itxiko da, 11.30etik 18.00etara (obraren erritmoaren arabera, irekiera aurreratu edo atzeratu egin daiteke).