- Jon Andueza eta Mikel Rodriguez pilotari zumarragarrek hirugarren mailako Gipuzkoako pala txapelketako finala jokatuko dute larunbatean, 17.00etan, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Orioko bikote baten aurka jokatuko dute. Finala irabazi edo galdu, Anduezak eta Rodriguezek bigarren mailan jokatuko dute datorren urtean.