Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea itxi zuten pandemia iritsi zenean. Iazko urrian berriro ireki zen, baina ez lehengo baldintza beretan. Hala, herritar talde batek Osasun Zentroa 24/7 plataforma sortu zuen. EAG egunero eta eguneko 24 orduetan ireki-tzea aldarrikatzen dute. Hilean behin manifestazioa egiten dute eta hamabostean behin (hileko lehen eta hirugarren asteazkenean, 18.00etan, anbulatorioan) kontzentrazioa. Hurrengo manifestazioa larunbat honetan izango da. 12.00etan abiatuko dira, Areizaga-Kalebarren plazatik.

Plataformako kideak prentsarekin elkartu dira, urtebete honetan egindako lanaren balorazioa ezagutzera emateko. "Gustura gaude egindako lanarekin, baina oraindik ez dugu arduradunen erantzunik jaso. Bi aldiz joan gara Eusko Jaurlaritzara eta ez dugu erantzunik jaso".

Herritarren erantzunarekin gusturago daude. "Herritar askok EAGren aldeko banderatxoak jarri dituzte beraien etxeetako balkoietan. Eta manifestazioetara eta kontzentrazioetara jende asko etortzen da".

Gazte jendea mobilizazioetan parte hartzera deitu dute. "Manifestazio eta kontzentrazioetan parte har-tzen duten gehienak adinekoak dira. Baina denon arazo bat denez, denok erantzun beharko genuke".

Udalei ere gehiago inplikatzeko eskatu diete. "Beraiek badute hau konpontzeko indarra, baina ez dira nahikoa inplikatu. Udal guztiek elkarrekin lan egin beharko lukete. Eta mankomunitateak ere zerbait egin beharko luke. Udalak gure eskaerarekin ados agertu dira, baina ez dakigu zer gehiago egin duten. Zerbait egin badute, esan diezagutela behin-tzat. Antzuolan, Bergaran eta Elgetan ere murrizketak egon ziren, baina hiru udalak elkartu egin ziren eta EAG berriro irekitzea lortu zuten".

Baikor azaltzeko arrazoiren bat edo beste ere badute. "Bertako Erakunde Sanitario Integratuak EAG irekitzeko eskaera egin duela jakin dugu. Hori kalera atera garelako gertatu da. Zenbat eta jende gehiago atera kalera eta zenbat eta presio handiagoa egin, hobe".