- Jaurlaritzak Euskadi Bono Denda kanpaina jarri du abian. Atxiki diren dendei 10 euroko 100 bonu eman dizkie. Horiei esker, erosleek 30 euroko 20 euro ordainduko dute. Bonuak dendan bertan eskatu behar dira, erosketa egiteko garaian. Bonuak truka-tzeko bi epe daude: abenduaren 5a arte eta urtarrilaren 10etik martxoaren 31ra. Legazpiko eta Zumarragako udalek egitasmoarekin bat egin dute. Legazpikoak 1.845 bono gehiago jarri ditu eta Zumarragakoak 1.000 bono. Egitasmoarekin bat egin duten dendak euskadibonodenda.eus helbidean kontsulta daitezke.