- Urretxu eta Zumarragako alkateek aurten Santa Lu-tzi feria egingo dela aurreratu dute. "Ez da pandemia aurrekoa izango eta ezta datorren urtekoa bezalakoa ere", esan du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Zumarragan lehen sektoreko postuak bakarrik jartzea azter-tzen ari direla aurreratu du: plazakoak, ganadua eta makinaria. Jon Luqui Urretxuko alkateak Urretxun ere postuak jarriko direla ziurtatu du. "LABIren erabakiaren zain geunden. Feria egongo da. Postuak egongo dira. Itxura guztia du". Ekitaldiei dagokienez, Luzio Gabiriaren oroimenezko bertso jaialdiaz gain, idi-probak eta pilota partidak ere egongo direla uste dute.