- Asier de la Iglesia zumarragarrak Espainiako neurologia elkartearen saria jaso du, esklerosi anizkoitza ezagutzera emateko eta gaixoei laguntzeko egiten duen lanagatik. De la Iglesiak esklerosi anizkoitza du eta, gaitza diagnostikatu ziotenetik, bizipozari eusten saiatu da eta lan handia egin du gainontzeko gaixoei laguntzeko. Hamaika egitasmo jarri ditu abian eta milaka euro bildu ditu esklerosiaren ikerketaren alde.