Zumarraga | Zumarragako azokako arropa postuak trintxeran egongo dira

Euskadi plazako obra hasten denean, gainontzeko postuak Zelai Arizti parkera eramango dituzte

01.10.2021 | 00:34
Zumarragako trintxera. Argazkia: A.Z.

zumarraga – Larunbat honetatik aurrera, Zumarragako azokako arropa eta osagarri postuak trintxeran egongo dira. Azken hilabete hauetan La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan egon dira pandemiagatik, baina ikasturte honetan eskola kirola egongo da eta La Salle-Legazpik patioa behar du. Mikel Serrano Zumarragako alkateak eskerrak eman dizkio ikastetxeari, patioa uzteagatik.

Bestalde, datorren urte hasieran Zumarragako plazaren zaharberritzea hasiko da. Obrak iraun bitartean, plazako postuak Zelai Arizti parkean egongo dira.

Larunbateko azoka estrategikoa da Zumarragako Udalarentzat eta azken urteetan hainbat egitasmo jarri ditu abian azoka indartzeko. Koronabirusa heldu zenean, Udalak azoka lehenbailehen berreskuratzeko ahalegina egin zuen. Hala, aste bakar batean kale egin zuen. Segurtasun neurriak bermatu ahal izateko, postuak hiru gunetan banatu zituen: 19 baserritarren gunean, 12 Zelai Arizti parkean eta 29 La Salle-Legazpin. Bihartik aurrera, 29 hauek trintxeran egongo dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa