- Asteartean Josu Marotok giza irudiak marrazten irakatsiko du, Urretxuko Labeaga aretoan. Saioa 18.30ean hasiko da eta bi ordu eta erdi iraungo du. Parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu behar dute. Izena emateko kultur etxera deitu behar da: 943 038 088. Hurrengo saioa hilaren 18an izango da: Jorge Lopezek akuarelarekin margotzen irakatsiko du.