- Larunbatean kanpoan egin beharreko pintura lehiaketaren 19. edizioa egin zen Legazpin. Lehen saria Jokin Telleria Telleria beasaindarrak eskuratu zuen, bigarrena Castro Urdialeseko Alepio Ruano Gonzalezek eta hirugarrena Esteban Oroz Aizpun eibartarrak. Herritarren saria Iñaki Zabaleta Sanpedro idiazabaldarrak irabazi zuen.

Lehiaketa hau Arkatza elkarteak antolatzen du. Epaimahaia hiru legazpiarrek osatu zuten: Esther Agirre margolariak, Mattin Osinalde diseinatzaileak eta Alberto Velasko eskultoreak. Zazpi margolarik parte hartu zuten, baina batek ez zuen lanik aurkeztu.

Herritarren sariari dagokionez, 86 legazpiarrek eman zuten botoa. Bozka gehien jaso zituzten hiru lanak epaimahaiak saritutakoak izan ziren, baina artista batek bi sari jaso ezin zituenez, herritarren saria bozka kopuruan laugarren izan zenak jaso zuen.