- Urretxuko Aizpurunea kultur etxea itxita egongo da abuztuaren 9tik 24ra. Abuztuko lehen astean (2tik 6ra), berriz, goizez bakarrik irekiko da: 9.00etatik 14.00etara. 25etik 31ra ere goizez bakarrik irekiko da. Liburutegiari dagokionez, uztailaren 31tik irailaren 5era itxita egongo da. Udaletxeko arreta zerbitzuak eta udaltzaingoak ohiko ordutegian lan egingo dute.