- Larunbatean Tximista jaialdia egin zuten Zumarragako Izazpi auzoko kantxa estalian. Jaialdia aurreikusitakoa baino motzagoa izan zen, Kaskezur taldeak ezin izan bai-tzuen jo: positibo bat medio berrogeialdian daude. Hala, Oki Moki eta Lie Detectors taldeek bakarrik jo zuten. Jaialdi hau Zarraparra kolektiboak, Motz tabernak eta Zumarragako eta Urretxuko udalek antolatu zuten.