- Xabier Isasa txirrindulari urretxuarra bigarren postuan sailkatu zen igandean Antzuolan, Iñaki Leteren oroimenezko lasterketan. Lasterketak 119,5 kilometro zituen eta Asentzio eta Deskarga mendateak igo zituzten. Bederatzi txirrindulari elkarrekin heldu ziren. Esprintean Unai Hierro nagusitu zen, Isasaren eta Unai Iribarren aurretik.