- Onura Publikoa ekimenak uraren kudeaketa publikoaren aldeko manifestazioa deitu egin zuen atzo arratsaldean. Manifestazioa Areizaga-Kalebarren plazatik abiatu zen eta toki berean amaitu zen. 2007. urtetik aurrera Urretxu eta Zumarragako udalek uraren hornikuntza eta saneamenduaren kudeaketa lehiaketa bidez Aquarbe enpresari esleitu diote eta atzoko manifestazioan kontratua eteteko eskatu zuten.

Manifestazioan parte hartu zuten lagunek Urretxu eta Zumarragako bizilagunek uragatik gainontzeko gipuzkoarrek baino gehiago ordaintzen dutela salatu zuten.