- Ostiral honetan, 19.00etan, Legazpi Hiria argazki lehiaketako sariak banatuko dira Legazpiko kultur etxeko areto nagusian. Ondoren, erakusketa inauguratuko da, lehiaketara aurkeztutako lan onenekin. Erakusketa hau hilaren 30a arte egongo da ikusgai: astelehenetik ostiralera, 17.30etik 20.30era.