- Larunbatean Euskadiko dantza retro txapelketa jokatu zen Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Estatu espainiarreko 35 bikotek parte hartu zuten. Vals, pasodoble, tango, saltsa, batxata eta txa-txa-txa dantzatu zituzten. Aritz Fernandez zumarragarrak Uxoa Ibarreta azpeitiarrarekin parte hartu zuen eta lan bikaina egin zuten. Saltsa eta batxata lehiaketetan parte hartu zuten eta biak irabazi zituzten.

Fernandezek 21 urte bakarrik ditu, baina hamar daramatza jada dan-tza munduan. Zumarragako jaietako erakustaldia ikusi ondoren, dan-tza egiten ikastea erabaki zuen eta Dantzaki akademiara jo zuen.