Urretxu | Gorka Hermosak Berlinen joko du igandean

28.05.2021 | 01:58

urretxu – Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak Berlingo orkestra sinfonikoarekin joko du igandean, Berlingo Meistersaal areto ospetsuan. Areto horretan U2, David Bowie, Iggy Pop, Depeche Mode eta Pixiesek diskoak grabatu dituzte. Hermosak Dwarves Tales konposizioa estreinatuko du. Obra horrek lehen saria lortu du Castelfidardo hiriko lehiaketa entzutetsuan.

noticias de noticiasdegipuzkoa