- Nahia Garrido igerilari urretxuarrak Gijongo Hiria lehiaketan parte hartu du asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin. Hamargarren postuan sailkatu da, igerilarietako batzuk bera baino zortzi urte zaharragoak ziren arren. Gainera, bizkar igeriketan bi bigarren postu lortu ditu. Aurki Portugalera joango da Espainiako selekzioarekin, Porton jokatuko den lehiaketa batean parte hartzera. Gainera, uztailean Espainiako txapelketan parte hartuko du.