- Zumarragako Udalak Santa Isabel jaiak ez ospatzea erabaki du. Hala ere, “kultura eta tradizioan oinarrituta” txistulariekin eta dantzariekin eliza barruko ezpata dantza egingo da. Hau da, uztailaren 2an amabirjinari ezpata dan-tza egingo zaio (11.00), baina ez da ez prozesiorik eta ohorezko aurreskurik egongo. Ekintza hau zuzenean emango da UTBn eta zelaiarizti.eus webgunean.