- Datorren asteartean ate irekien jardunaldia egingo dute Urretxuko Urrelur museoan, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta. Nahi duten guztiek bertako mineralak eta fosilak ikusteko aukera edukiko dute, doan. Hori bai, koronabirusa dela eta, museoko aforoa mugatua izango da. Hori dela eta, mineralen eta fosilen museoa bisitatu nahi dutenek kultur etxera deitu behar dute lehenago, tokia hartzeko. Urretxuko Aizpurunea kultur etxeko telefono zenbakia 943 038 088 da.