- Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolak bertso saioa antolatu du gaur arratsalderako. 19.00etan egingo dute, Agirre-Etxeberrin. Ane Labakak, Aitor Sarriegik, Ane Zuazubiskarrek eta Sustrai Colinak abestuko dute. Colinak Agin Laburu ordezkatuko du. Gai jartzaile lanean Mikel Arizkorreta legazpiarra arituko da. Eguraldi txarra egiten badu, bertso saioa Azoka gunean egingo da. Bestalde, bihar Modus Operandi taldeak Haztegi ikastolako patioan joko du. Solkie-Gure Esku Dagok antolatutako kon-tzertu hau 18.30ean hasiko da.